Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Aurkezpena Organigrama eta antolaketa Batzar orokorra

Batzar orokorra

Elkarteko organo gorena da; aginte eta erabaki ahalmen handiena duen organoa. Bertan aztertu eta erabakiko dira elkartearen nondik norako nagusiak.

Batzar Orokorra izango da Zuzendaritza Batzordeak proposatutakoa onartuko duena. Baina, aspaldidanik, erabakitzeko organoa baino, informazioa emateko organoa da Batzar Orokorra.

Elkarteak 600 bazkide inguru izan arren, Batzarrera ez dira 30 lagun baino gehiago azaltzen. Beraz, batez ere informazioa zabaltzeko izango da.

Urtero konbokatuko dugu Batzar Orokorra eta urteko lehen lau hilabeteetan egingo da. Deialdia idatziz jasoko du bazkide bakoitzak, eta hedabideetan ere jakinaraziko dugu.