Berbazulo
Euskaraz berba egiteko erraztasunik ez daukaten haurrei zuzendutako programa berezia da. Orain arte, Euskara Errefortzuak bezala ezagutzen zen proiektua, baina izena aldatu diogu eta Berbazulo deituko diogu aurrerantzean. Euskaraz komunikatzeko erraztasuna lortzeko laguntza eskaintzea da programaren helburua. Hau da, daukaten euskararen ezagutza indartu eta erabileran eroso sentitzea; “ soltura “ lortzen laguntzea, azken finean.
Orain arte, ikastetxeetan gauzatu da programa, baina haurrek ikastetxeko beste kontu bat bezala ikus ez dezaten, beste espazio batean egitea da gure nahia.
